Kaleak jendez bete dira inauteriko desfilea ikusteko

0
3860

Aurten 30 bat talde hartu dute, kolorez eta musikaz giroa alaituz.

Pregoiaren ostean, ohiturarekin jarraituz inauteriko desfilea egin da erdiguneko kaleetatik. Aurten 30 bat taldek parte hartu dute, kolorez eta musikaz giroa alaituz. Denera 438 pertsonak desfilatu dute, txarangako 20 musikariek barne. Gainera, eguraldia lagun izan dute oraingoan arrasatearrek. Herritar asko hurbildu dira desfilea ikustera, eta giroarekin disfrutatzera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen