Kale-inkesta: “Zeren edo noren alde egingo zenuke topa Maritxu Kajoin?”

0
1643

Goio Etxabe, Andoni Barrutia eta Asier Garai ‘Atxi’k parte hartu dute Maritxu Kajoi bezperako inkestan.

Goio Etxabe:

“Arrazoiketaren alde, jendeak norberaren lekuan, norberaren nortasunarekin, izaerarekin,… joka dezan, arrazionaltasunez”.

Andoni Barrutia:

“Bizitzaren alde, bizitza ez da betiko, baina gaur egungo gizartean oso estresatuta bizi gara, eta gura dugu dena berehala edukitzea, mugikorrera uneoro konektatuta gaude,…”.

“Hori saihesteko, atzerapauso bat eman behar genuke, eta bizitzaz gozatu, patxada handiagoz bizi”.

Asier Garai ‘Atxi’:

“Lagunen eta etxekoen alde, ingurukoen alde, izan ere, askotan ingurukoekin daukagun zorra uste baino handiagoa da, eta batzuetan ez gara horretaz ohartzen”.

“Biharko aurreikusten dut parrandatxoa egitea, lagunek bazkaria ospatuko dute eta nik bazkalostean batuko natzaie. Printzipioz parranda luzatzeko asmorik ez daukat, baina bihar ikusiko dugu ea nolakoa izango den parranda”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen