Julene eta Unai bikoteak ireki du Ziorla Fest jaialdia Gaindegin

0
899

Musakolako Jai Batzordeak antolatuta, Ziorla Fest jaialdia ospatzen hasi da Musakola auzoan. 13 talde eta artistak hartuko dute parte jaialdian. Julene eta Unaik ireki dute Ziorla Fest jaialdia Gaindegi tabernan eskaini duten kontzertuarekin. Interpretatu dituzten abestien artean, kanta oso ezagunen bertsioak egon dira.

Kontzertu gehiago larunbatean eta igandean

Bihar, larunbata, beste sei emanaldi izango dira. Eguna Arrasateko Gaiteroak irekiko dute goizeko 11:00etatik aurrera. Eguerdiko 12:30etan Iluna eta Josu tabernen artean Garazi eta Sala arituko dira.

Arratsaldeari dagokionez, 17:00etan Jey Juliwer tabernan Jim TNT arituko da. Ordu berean, Herri Eskolako aterpean, gaztetxoentzako diskofesta izango da, DJ Goikoren eskutik. Bestalde, Beberly tabernan Hankaz Gora taldeak kontzertua eskainiko du arratsaldeko 18:00etan. Plater nagusia San Isidro plazan ospatuko den San Isidrockarekin iritsiko da, Hauek, Oihu!, Suzio13, Zeker eta Des-Kontrol taldeen parte-hartzearekin.

Jaialdia igandean itxiko dute beste bi kontzertuk, eguerdiko 12:30etan hasita. Ziorla tabernan Tolin mariatxia arituko da eta Txinato tabernan Patxi Luque bakarlaria.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen