Josu Arkauz Valladolideko kartzelara eramango dute

0
1721

Arkauz, 29 urte preso darama, lehenik Frantziako Estatuan eta gero Espainiakoan. Orain arte Murtzian egon da.

Argazkia: Youtube.

Barne Ministerioaren menpe dagoen Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak ostiral honetan jakitera eman du lau euskal presoren hurbilketa eta beste baten aberriratzea. Josu Arcauz arrasatearra Valladolidera eramango dute.


Horietatik guztietatik Arkauz da denbora gehien daramana preso, 29 urte, lehenik Frantziako Estatuan eta gero Espainiakoan. Orain arte Murtzian egon da. Hauek dira eramango dituzten beste presoak: Juan Carlos Herrador eta Lierni Armendaritz Kantabriako El Dueso kartzelara; Unai Fano Basaurira; eta Gorka Loran Palentziara.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen