Jostailu truke merkatua egingo da Biteri plazan larunbatean

0
395

Testua: Txatxilipurdi.

Zapatu honetan jostailu truke merkatua aurrera eramango da Biteri plazan goizeko 11:30tik 13:30ra. Jostailuak ekarri dituzten guztiei  gogora arazi nahiko genieke, beste batzuk hartzeko aukera izango dutela aurrez jasotako txartelekin. 200 jostailutik gora jaso dira eta  jostailuak trukatzeaz gain, tailer bat egongo da, non, parte hartzaileek jolastu eta sormena lantzeko aukera izango duten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen