Eguerdi honetan Biteri plazan jostailu truke merkatua egin da. Aurten 200 jostailu baino gehiago bildu dira, eta gaur eguerdian jostailu horiek entregatu dituztenek beste jostailu bat aukeratzeko aukera izan dute. Jostailuak trukatzeaz gain, tailer bat egon da, non, parte hartzaileek jolastu eta sormena lantzeko aukera izan dute.
