Jostailu truke merkatua egin da Biteri plazan

0
324

Eguerdi honetan Biteri plazan jostailu truke merkatua egin da. Eguerdian jostailu horiek entregatu dituztenek beste jostailu bat aukeratzeko aukera izan dute. Aurrez jasotako jostailu guztien artean gustukoena aukeratzeko tartea izan dute. 11:30-13:30 bitartean izan da. Koloretako txartelak edozein ordutan trukatu ahal izan dira, zenbat eta lehenago trukatu, aukera gehiago. Aldiz, Zuri-beltzeko txartelak berriz, 12:30-13:30 bitartean bakarrik.

Jostailu truke merkatuaz gain, tailer bat egon da nahi zuenak parte hartzeko. Jostailuak sortzeko material berrerabilgarria bertaratu dute eta norbere sormena landuaz, jostailuak sortzeari ekingo diote.

Aldi berean, puzgarriak, cars-ak, eta hainbat jolas egon dira Biteri plazan bertan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen