Beheko testua eta kartela: IMME.
Bihar (ostirala) IMME elkarteak jostailuak biltzeko kanpaina abiatuko du, Debagoieneko haur bat ere ez dadin geratu oparirik gabe aurtengo Gabonetan, are gutxiago elkartearen laguntza-eskoletan parte hartzen duten haurrak.
Jostailuak IMMEko lokalean (Txaeta kalea, Arrasate) bilduko dira bihar eta abenduaren 2an. Ordutegia 10:00etatik 12:00etara eta 15:00etatik 18:00etara izango da.
IMMEtik eskerrak eman nahi dizkiegu beren jostailuak eskualdeko beste txikiei oparitzen dizkieten haurrei.
Ziur Olentzerok, Santa Klausek eta Errege Magoek euren eskuzabaltasuna kontuan hartuko dutela Gabonetan.