Testua: Kooltur Ekintza. Argazkia: Joseba Irazoki.
Ostegun honetan, urriak 28, Joseba Irazoki eta Lagunak taldea izango da Arrasateko Gaztetxean, 22:00etan.
Joseba Irazoki da seguruenik Euskal Herrian gaur egun dagoen gitarra jotzaile irudimentsu eta aktiboenetakoa, maisua. Etengabe dozenaka proiektutan murgilduta eta guztietan eroso zein emankor, beti disfrutatzen, Joseba Irazoki eta Lagunak da bere proiektu pertsonalena.
Hiru lan luze ditu: ‘Zu al zara’, ‘Ez nostalgia’ eta kaleratu berri duen ‘III’. Rocka, psikodelia, esperimentazioa… mugarik gabe. Denetarik aurki daiteke lan berri honetan eta bere kontzertuetan.