Aurten txapeldunordea izan da Beasaingo txapelketan, eta asteazkenean Gipuzkoako Lehiaketan 4. postua lortu zuen.
San Andresko Kurtze-txiki kaleko harategi-urdaitegiko langileak postu nabarmenak lortu ditu azken hamarkadan, batez ere Gipuzkoako Odolki Txapelketetan:
- 2015eko lehiaketan 6. postua eskuratu zuen
- 2017ko lehiaketan 5. postua
- 2019ko lehiaketan 4. postua
- Aurtengoan 4. postua
Gainera, Bizkaiko Odolkien Mundu Txapelketan finalera sailkatu zen 2014ko edizioan. Zorionak Josean!