Jose Lonbidek jaso du fruta, barazki eta herriko saltokien aipamen berezia

0
649

Berrikuntza gisa, aurten sari bakarra eman da fruta, barazki eta herriko saltokien azokan. Irabazlea Jose Lonbidek, herritarren botoekin aukeratu dute, eta oroigarri bat jaso du. Aurten 12 postuk parte hartu dute.

Azokan eguerdiko 12:30etik egon den hautestontzian 45 boto jaso dira guztira, eta Lonbideren postua izan da irabazlea 14 botorekin. Jon Garaik azaldu duen bezala, “beste leku batzuetan lehiaketak alde batera utzi dira eta Arrasaten gauza bera egitea erabaki dugu. Merkatuan parte hartzeagatik dietak igo ditugu eta oroigarri bat eman diogu irabazleari. Sistema berria da, baina denborarekin ohitura bihurtzea espero dugu. “

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen