Jose Felix Diaz de Tuesta-k Opakua aldeko argazkiak plazaratu ditu

0
785

Testua: Jose Felix Diaz de Tuesta

Gure etxean Opakua oso garrantzitsua izan da, izan ere, uda partean hango zelaietan elkartzen ginen mendi buelta bat egin eta familiako bazkariak egiteko

Geroago, ordea, Andoni Aizpururi esker egin da ezaguna Euskal Herrian neguan, elurra egiten duen bakoitzean, pantaila txikian serio-serio agertzen delako Opakua itxita dagoela edo kateekin ibili behar dela esanez.

Baina, bestela ere, Opakua aparteko tokia da paseoan ibiltzeko, paisaia eta, batez ere, naturaz lasai-lasai gozatzeko.

Hona hemen argazki sorta bat, Opakua aldean egindako mendi buelta batean ateratako argazkiekin osatutakoa.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen