Jorge Alconeroren tailer trinko eta praktikoa self management inguruan

0
380

2020ko Pertsonen Kudeaketan Berrikuntza hilabetea bukatutzat eman eta gero, JORGE ALCONERO, Uztailaren 7an, PT Garaiara itzuliko da tailer INTENTSIBO eta PRAKTIKO BERRI batekin.

Jorge, Planifica Magementeko enpresaren sortzailea da eta bere egunerokotasunean enpresariei, ekintzaileei eta lantaldeei antolaketa kulturaren aldaketan, errendimenduaren garapenean eta eraldaketa pertsonalean laguntzen die:

Prozesu horretan, autoezagutza edo ingeleraz, self management ezinbestekoa da.  Hori dela eta, Jorge Alconeroren “Lidergo Kontzientea” jardunaldi presentziala horretan oinarrituko da, Alex Roviraren sef managemetean zehazki.

“Enpresa edo egunerokotasuneko bizitzan norberaren burua, ingurukoak eta orokorrean bizitza ezagutzea ezinbestekoa da, prozesu eta emaitzak ikusi ahal izateko”, dio Jorge Alconerok.

Goizeko 8:00tatik 15:00tara iraungo duen jardunaldi honetan parte hartzen duen orok,  “NI”-aren egoerak deskubrituko ditu, nortasun profil ezberdinen funtzionamendu automatikoa ezagutuz. Gainera, profilekin komunikatzeko transakzioak aztertzeko aukera edukiko du eta abar.

Tailer honetako edukia gazteleraz izango da. Informazio gehiago jakin nahi ezkero edo izena emateko, Garaia Parke Teknologikoko webgunetik edo Jorge Alconeroren webgunetik egin daiteke (http://www.ptgaraia.eus/eu/jarduerak/ edo https://www.jorgealconero.com/garaia/)

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen