Jon Orbegozo tenisean eta Patxi Vallejos eta Jorge Aranes padelean, Santamas txapelketaren irabazleak

0
905

Gaur goizean Santamas txapelketaren tenis eta padel finalak jokatu dira Musakola kiroldegian. Abenduan zehar, bi modalitateetako txapelketa jokatu da, eta antolatzaileek azaldu dutenez, “edizio honek markak hautsi ditu.” Padel txapelketan 25 bikotek hartu dute parte eta tenis txapelketan 22 jokalarik. Hala ere, antolatzaileek adierazi dute “emakumeen presentzia handiagoa faltan bota dugu. Ikastaroetan izena ematen dute, baina gero ez dute txapelketetan parte hartzen.”

Padel txapelketa Patxi Vallejos eta Jorge Aranes bergararrek osatutako bikotea irabazi dutedute. Bigarren postua Oñatiko Carlos eta Xabi Odriozola bikotearentzat izan da.

Tenisari dagokionez, Jon Orbegozo azpeitiarrak irabazi du txapelketa. Bigarren Aitor Magallanes aretxabaletarra izan da. Partida ikusgarria izan da, 2 ordu eta 10 minutu iraun duena, eta Orbegozok 6-4 eta 6-4 emaitzarekin irabazi duena.



ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen