Jon Isazelaia eskoriatzarrak ‘Lo que no se esconde’ bere lehen eleberria aurkeztu du Kajoi Tabernan

    0
    757

    Jon Isazelaia, 2020ko otsailean, auditoria batean ari zen lanean Donostian. Bere lanarekin apur bat nazkatuta, bere bizitzari buelta bat ematea erabaki zuen, eta Madrilera joango zen bizitzera. Han egonda, pandemia lehertu eta Arrasatera itzuli behar izan zuen. Pandemiaren garaian hasi zen denbora-pasa moduan idazten, azkenean, bere lehen eleberria bihurko zena.

    Irailaren amaieran eleberria idazten amaitu zuen, eta arrakasta handirik gabe argitaratzeko lehen saiakera egin zuen. Bi hilabete geroago, bere ingurukoek liburuari buruz emab zioten erantzun ona ikusita, liburua berriro argitaratzen ahalegintzen da. Libroindi argitaletxearen interesa lortu zuen, eta bere lehen eleberriak argia ikusi zuen. Astebete da liburua salgai dagoela.

    Sinopsia:

    “Ezinezko akusazio batek, huts egiten duten oroitzapenek eta inor ez duela ziur jakiteak Beniren bizitzari eusten diote, amildegi ertzean dagoena azken astean. Misterio bat da nola, Unibertsitateako bere lagunen heriotzen ostean, bera susmagarri nagusi bihurtzea, baina gauza bateaz ziur baino ziurrago dago. Beharrezkoa du lehenbailehen gogoratzea zehazki zer gertatu zen udako azken oporretan, edo ziega batean emango du bere bizitza. Etsipenean murgildurik, argi izpi bat agertu da Beniren bidean: Susana Luengo psikoterapeutaren kontsulta, honek hitzematen dio, hipnosi bidezko terapiaren bitartez, ahaztutako oroitzapenak gogoratuko dituela.

    Itxuraz bere aukera bakar honi eutsiz, Benik begiak ixten ditu eta denboran atzera egiten du, pausoz pauso azalduz nola bere familiaren mahastien herrira egindako bidaia, bere aurkako akusazio hain larrian bihurtu den.

    Baina bere buruaren baitan, beldur gehien eragiten duten txokoetan, oroitzapen batzuk aurki daitezke, baina hobe da horiek ez berreskuratzea.”

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen