Kartela: Leintz Eskola Kirola.
Gabonetako etenaren ostean, Jolasheziko topaketa izango dute LEKen lagunek zapatuko lagunek, LH 1 eta 2 mailetako ikasleek tartean, Musakola kiroldegian, 10:00etatik 11:30era.
Bestalde, baina ordu berean, Eskoriatzako frontoian LH 3-6. mailetako ikasleek pilota topaketa izango dute. Topaketarako izena emateko azken eguna osteguna izango da.
Kirol egokituko taldeak ere topaketa ospatuko du, herri-kiroletakoa hain zuzen, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian 11:00etatik 12:30era.
Aurten ere LEK izotz pistara joango da eta izen ematea urtarrilaren 12an ireki zen. Urtarrilaren 19ra bitarte egongo da zabalik.
“Adi egon! Ekintza urtarrilaren 24an izango da eta txandak goizez edo arratsaldez antolatuko dira. Animatu eta parte hartu!”.
Zabalik jarraitzen du ere ’12 ikastetxe 12 tontor ‘ ekimenaren 6. edizioak. “Gozatu eskola kirolaz !”.




