Jolas parkeko estalkia aldatzen ari da Udala Doctor Cordoba y Oron

0
2669

Argazkiak: Arrasateko Udala

Doctor Cordoba y Oro plazako jolas parkeko estalkia konpontzeko lanetan ari dira egunotan. Azken urteetan, itogin arazoak izan ditu estalkiak eta martxoan gainera, haizeteek are gehiago kaltetu zuten berau. Arrasateko Udalak NEINOR SLU promotoreari errekerimendua egin dio eta hauek izango dira estalkia konpondu eta aldatuko dutenak.

Konpontze lanei dagokienez, gaur, uztailak 21, hasita, uztailaren 28a bitartean (datorren astelehena) izango dira lanak eta estalkia konpondu bitartean ezingo da haur parkea erabili, eta, ondorioz, haur parkerako sarbideak itxita egongo dira. Bestetik, inguruko aparkaleku batzuk ere ez dira erabilgarri egongo, obrak egiteko makinaria bertan utziko dutelako.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen