Jolas parkea txikitzen hasi dira Cordoba y Oron, etxeak egiteko obrak

0
1140

Jolas gunea “3.600 metro koadro izatetik 2.000 metro koadrora txikituko dela” salatu izan du Podemos Arrasatek. Bertako bizilagunak jolas-parkea bere horretan mantentzearen alde azaldu izan dira.

Plazako obrak duela gutxi hasi dira, eta oraingoz zuhait bat erail dute. Obren ondorioz, bertako errepide zatia itxita dago.

Jolas-parkea “3.600 metro koadro izatetik 2.000 metro koadrora txikituko dela” salatu izan du Podemos Arrasatek Plenoan.

Etxe berrien sustapenak aurreikusi du patio pribatu bat egitea etxe berrien esparruaren barruan.

Sustapen honen etxebizitzen %80 inguru merkatu inmobiliarioaren prezioan jarri izan dira salgai. Beste %20 inguru alokairu sozialera zuzentzekoa zen.

2021eko Osoko Bilkuran EAJ-PNV eta PSEk Cordoba y Oroko plaza txikitzearen alde bozkatu zuten, eta EH Bildu nahiz Arrasate Podemosek aurka.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen