Jokin Vitoriak Sustrajazz proiektua aurkeztu du Arrasate Blues jaialdian

0
1905

Arrasate Blues jaialdiaren barruan, Jokin Vitoria Sustraijazz egitasmoz gozatzeko aukera izan dute gaur arratsaldean Herriko plazara hurbildu diren musikazaleek. Jokin Vitoria Arrasateko bateria-joleak ‘Sustrajazz’ garatu du karrera amaierako proiektu gisa. Vitoriak herri-doinuak aurkeztu ditu Arrasaten, baina jazzera eramanda, “nire jatorriaren, nire sustraien azterketaren” erakusle gisa. Bertaratu direnek, musikaz gozatzeaz gain, erraz ezagutu dituzte “Maritxu Kajoi” edota “Errementari dantza” bezalako doinuak.

Asteartean, gaualdi akustiko batekin agurtuko da Arrasate Blues aurtengoari dagokionez. Kajoi tabernarekin lankidetzan, azken proposamen honek amaiera intimoa emango dio jaialdiari. Leire Etxezarreta eta Garazi Barrena herriko artistek Euskal Herriko talde handiak berrikusiko dituzte, Asier Sala The Poteseko taldekidearen eta Aitor Huizi Huntzako taldekidearen laguntzarekin, Herriko plazan 19:00etan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen