Arrasateko irakasle ohiak, 50 urtetan maistrasunez lan eginda, omenaldia jaso du Amaian, Perlataren ekimenez. ‘Punkaren beste aldea’ dokumentala, ikasle ohi ugariren emanalaldiak,… izan dira. Jesusik eskertuta “gora Musika! Gora musikari guztiak!” aldarrikatu du.
Kuir-punk taldeak antolatuta, herritar ugari Amaia Udal Antzokian izan dira gaur arratsaldean, Iturriotzeko musika-irakaslea omentzeko.
Perlatako lagunek eskerrak eman dizkiote, eta adierazi dute, besteak beste, omenaldiarekin “Arrasateko historiari Justizia apur bat egingo diogu, betikoei historia kontatzen uzten badiegu, Herria gizonen izenez betetzen zaizkigulako”.
‘Punkaren beste aldea’ dokumentala estreinatu da, eta azpimarratzekoa da urte eta erdi eman dutela hainbat lagunek lan hau egiten.
Ikus-entzunezkoak Jesusiren bizitza eta ekarpena azaltzen ditu, eta horretarako protagonistaren beraren hitzak, bere ikasle ohienak,… jasotzen ditu.
Dokumentalak, besteak beste, Jesusiren “izaera askea, naturaltasuna, musikarekiko maitasuna,…” islatzen ditu, eta publikoaren txalo beroak jaso ditu.
Estreinaldiaren ostean ikasle ohi ugarik zenbait emanaldi eskaini dituzte, adibidez, Olatz Urkia Larrañaga, Janire Rios eta Oihana Mendietak hirukoarenak:
Goikobaluk ere bat egin du omenaldiarekin, Txomin Maidagan eta Nestor Maidagan zuzendari, eta adibidez RIPen ‘Mondra’ bertsionatu dute:
Baita ondorengo habanera ere, Xabier Letek abestu ohi zuena:
Zenbait ikasle ohik ere RIPen beste bertsio bat egin dute ‘Txerra’ Bolinagarekin. Honako honetan ‘Txerra’k gitarrari eragin dio, ‘Enamorado de la muerte’ bertsionatzen:
Olatz Urkiak bere irakasle ohiari esker beroak eman dizkio hunkituta “amets musikalak hauspotzea erabakitzeagatik, nireak eta beste hainbatenak ere ikusi dudan bezala”. Horrela, Jesusiren omenez kantu bat eskaini du:
Olatz Akademiako lagun honek Perlatako ‘Jaio’, Maialen, Amaia eta ‘Txerra’kin beste abesti bat eskaini du:
Jesusik 50 urteetako lanaren esker ona jaso du omenaldian, eta bere eskertzan azpimarratu ditu “gora beti Musika! Gora munduko musikari guztiok!”.
Albistea osatzen gabiltza
Erlazionatutako albistea:
Jesusi Etxebarria: “Omenaldiak asko pozten nau; herritar askori irakatsi diet musika 50 urtez”
2021eko ekainaren 30ean argitaratutako albistea