Jendetza batu da Mondra&Roll jaialdiko aurreneko kontzertuetan

0
1672

Jaialdia 18:20ean hasi da, Larru Beltzak taldearen kontzertuarekin. Ondoren, jaialdiak ez du etenik izan, Arene 6, Kaleko Urdangak eta Brigade Loco taldeek jo dute. Eguraldiak lehenengo hiru kontzertuetan lagundu duen arren, Brigade Loco hasi denean, ekaitz zaparrada batek petraldu du giroa. Zorionez, ez du askorik iraun eta kontzertuak normaltasunez jarraitu du.

Aurten ere jendeak ez du hutsik egin eta leku guztietako jendea etorri da Arrasatera Punk-Rock doinuak entzuteko gogoz, atzerritik ere batzuk etorri dira.

Larru Beltzak talde oñatiarrak izan du jaialdia estreinatzeko ohorea. Punk-Rock taldea 2018an sortu zen eta bi disko kaleratu ditu ‘Nork epaituko du epailea’ eta ‘Inoren itzala’, azken hau duela gutxi gainera. Kontzertua hastearekin batera hasi da pixkanaka jendea monterron parkera sartzen.

Ondoren, Arene 6 talde bizkaitarraren txanda etorri da. Hauek eren 2018an sortutakoak Punk-oi!, Hardcore, Metal edo Rock & Roll estiloak oinarri hartuz, taldeak bere estilo propioa dauka. Hauek, Errautsetatik albuma daukate 2022an ateratakoa, bestelako abesti solteak ere badituzte.

Kaleko Urdangak taldeak eman dio jarraipena jaialdiari, Oi! musika indartsuarekin etorri dira Bergaratik. Bailarako zaleentzat aukezpenik behar ez duen taldea da. 2011. urtean sortuak, diskografia eta ibilbide luzea daukate, hauen abesti ezagunenak entzuteko aukera izan dute bertaratutako jarraitzaileek, adibidez; ‘Nortasuna’, ‘Zipaio’ edo ‘Seguimos en Pie’. Sekulako giroa izan da kontzertuan Monterron parkea jendez gainezka egon da.

Bergararrei txanda emanez, Bergarako beste talde bat izan dugu oholtzan, Brigade Loco. Hauek ez dute hainbeste urte, 2017an sortu ziren, hala ere, ‘Ekintzek dute hitza’ diskoarekin arrakasta handia lortu zuten eta gaur egun, euskarazko Rock-Punk eta Punk-Oi! talde erreferentea bihurtu da. Kontzertuaren hasieran ekaitzak jo du gogor, jende gehiena arbolen azpian sartu da baina ausart batzuk nahiago izan dute zaparradaren azpian kontzertuaz gozatzen jarraitu. Azkar atertu du eta kontzertua normaltasunez eman dute zorionez.

Oraindik ere gaurko kontzeruak ez dira amaitu. Jarraian, Madball, Sham69 eta Roy Ellis taldeek joko dute, goizeko ordu biak aldera arte jarraituko du musikak Monterron parkean.

Lehendabiziko lau kontzertuak argazkitan

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen