“Ez bazara konponbidea arazoa zara” leloa aldarrikatu du Arrasateko Mugimendu Feministak, Indarkeria Matxisten Kontrako Nazioarteko Egunean Seber Altuben egindako elkarretaratzean.
Ordu laurdeneko elkarretaratzea egin dute. Minutu horietan, lau emakume hurbildu dira Seber Altubera, “ez gaituzue izutuko” jartzen zuen pankarta eta bengalekin eta bertaratutakoen txaloak jaso dituzte.
Elkarretaratzearen ostean hiru emakume aritu dira manifestua irakurtzen. “Sexu eraso eta jazarpenen gorakada” salatu dute eta egoera hauen aurrean “erantzunkizunik hartzen ez duen jendea”.












