Jarduera Fisikoa edota Kirola burutzeko ditugun aukerak [Testua: LEK]

0
259

Eskola Kiroleko saioak bertan behera dauden egoera tamalgarri honetan, Leintz Eskola Kirolak familia eta ikasleekin harremana ez galtze aldera, astero mezu berri bat sortuko dugu gure webgunean, gai ezberdinen inguruan proposamenak luzatuz. Horretaz gain, sorpresaren bat edo beste ere izango da ziur!

Aste honetan, araudien inguruan guztiok izan ditzakegun zalantzak argitze aldera, Jarduera Fisikoaren inguruko argibide batzuk eskaintzea gustatuko litzaiguke, banaka edo familian segurtasunez aktibo eta osasuntsu mantendu gaitezen. Hemen duzue pasa den ostiralean argitaratutako azken dekretu eta Jarduera Fisikoaren inguruko argibideen dokumentua.

Laburbilduz, gure seme-alabei begira ohar hauek ezinbestekoak iruditzen zaizkigu:

  • Musukoa uneoro egoki jarrita izatea (ahoa eta sudurra ongi estaliz).
  • Bakarkako edo familian burutu ahal izateko jolas edo jarduerak aukeratzea.
  • Eskuak sarri garbitzea
  • Ahal den guztietan, natur inguruneak bilatzea aisialdirako (kutsatze arriskua murritzagoa)
  • Materialen bat erabili edo partekatuz gero, higiene neurriak hartzea.
  • Segurtasun distantziak zaintzea, kalean norbaitekin topo egiten duzunean.

Ea denon erantzukizunaz laster egoera honi buelta eman eta eskola kiroleko saioekin hasterik dugun!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen