Janire Davila “Janda” txikitatik gustoko izan du musika entzutea eta abestea. ‘Autotune’ sistema deskubritu ostean, letrak sortzen eta musika argitaratzen hasi zen. Oso gustoko ditu bai trap eta regetoia eta biak nahasten ditu argitaratzen dituen abesti ezberdinetan. Kontzertuak emateko aukera izan du baita ere eta hurrengo hilabeteetan gehiago entzuteko aukera izango dugula azaldu du Mondraberrin. Hona hemen luzatu dizkiogun galderak:
Nolatan hasi zinen musika munduan?
Txikitatik gustatu izan zait musikaren mundua. Hori dela eta, 16 urterekin hasi nintzen kantak idazten baina kantatzeko asmorik gabe. Nik entzuten ditudan abeslariek “Auto-Tune” erabiltzen dute, hau da zure ahotsaren afinazioa sortzen duen prozesadore bat eta izugarri gustatzen zait emaren dion efektua. Beraz, probatzea erabaki nuen PlayStore-n doako aplikazio batean. Nire letrekin probatu nuenean asko gustatu zitzaidan eta abestiak ateratzeko instrumentala falta zitzaidala konturatu nintzenean lanari ekin nion. Horretarako, inguruko hainbat produktoreengana jo nuen nire helburua lortzen laguntzeko.
Nola definituko zenuke zure musika estiloa?
Nire musika estiloa hainbat estiloren arteko nahasketa bezala definituko nuke, reggaetoia eta trapa: trapetoi bat.
Zerk erakartzen zaitu egiten duzun musikarengandik?
Auto-Tune-ak nire ahotsean sortzen duen efektua.
Kontzerturik eman duzu? Zein da zure helburua hurrengo hilabeteetan?
Bai, Gasteizko diskoteka batean kontzertu bat eman nuen, eta datozen hilabeteerako hainbat egun itxita ditut. Hurrengoko hilabeetan abestiak ateratzen jarraitzea da nire helburua eta publiko zabalago baten aurrean ezagutaraztea ere.

Nola burutu zenuen bideoklipa? zeinen laguntza jaso zenuen grabaketan?
Abestiaren testuingurua ikusita, argi ikusi nuen hotel batean burutu beharra zegoela. Horregatik, abestia entzuten ari nintzen bitartean Word batean burura etortzen zitzaizkidan ideia guztiak idazten hasi nintzen. Bestalde, hori aurrera eramateko behar izango nituen pertsonen zerrenda egin nuen. Aipatzekoa da atrezzoa ere aukeratu nuela. Hori dela eta, ezagutzen nuen filmaker baterengana jo nuen.
Letrak zuk idazten dituzu? Nondik ateratzen dituzu ideiak?
Bai, letrak nik idazten ditut, ez naiz ideia bakar batean oinarritzen, kolaboratzaile bezala ditudan pertsonak ematen didaten idieiak kontutan izaten ditut. Hori bai, abesti osoa nirea bada, une horretan sentitzen dudanarekin jarraitzen dut.

Zerbait gehiago gehitu nahi duzu?
Orokorrean reggaetoia gaizki ikusita dago, genero matxistatzat hartzen bait da, baina hori autorearen araberakoa da. Nire letrak ez dira horrelakoak, ez zait gustatzen inor diskriminatzea. Eskerrak eman nahi dizkiet hasieratik lagundu didatenei eta nagoen lekura iristen lagundu didaten pertsona guztiei. Egunez egun sailatuko naiz nire karrera musikalarekin aurrera egiten.
