JAMEko obretarako 1’9 milioi jasoko ditu Udalak Next Generation funtsetik

1
466

Ondorioz, Udalak obrak ordaintzeko “aurreztua genuen dirua erabilgarri geratuko da Rugby-ko zelaiko belar artifiziala aldatzeko, atletismoko pista berritzeko eta Zerrajerako haur parkea estaltzeko, besteak beste”.

Argazkia: MB artxiboa.

Covid pandemiaren ondorioz, eta besteak beste, krisiari aurre egiteko, Europar Batasunak Next Generation funtsak dauzka.

Espainiar estatuko Gobernuak funts hauen inguruko deialdia ireki zuen otsailean, eta Arrasateko Udalak JAME egitasmoa aurkeztu zuen, milioi 1 eskatuz.

“Estatu espainoleko 405 proiektu aurkeztu dira – azaldu du gaur prentsaurrekoan Maria Ubarretxena alkateak – eta Juan Arzamendi egitasmoak jaso du 8. baloraziorik onena”.

Horren ondorioetako bat da Udalak “1.902.000 euroko dirulaguntza jasoko dugula. Oso pozik gaude zenbatekoagatik eta posizioagatik”.

Halaber, “eraikin hau ordainduta dago, eta Udalak bazuen horretarako dirua aurreztua, beraz ez dugu mailegurik eskatu behar izan”.

JAMErekin “eraikin historiko bati bigarren bizitza bat eman zaio, herriarentzako, kulturarentzako eta espazio komunitario batentzako”.

Ondorioz, Udalak 1.902.000 milioi horiek JAMEko obrak ordaintzeko erabili beharko ditu. “Aldiz aurreztuta genuena erabilgarri geratuko da Rugby-ko zelaiko belar artifiziala aldatzeko, atletismoko pista berritzeko eta Zerrajerako haur parkea estaltzeko, besteak beste”.

JAMEko obrak erabat amaituta dauden edo ez galdetuta, alkateak prentsaurrekoan erantzun du “nik uste dut baietz, ez dakit, horrek Obretako buru teknikoak jakingo du”.

Obretako zinegotziak prentsaurrekoan argitu duenez “azken ukituak” falta dira, izan ere, “beti horrelakoak izaten dira, Kulturolan gertatu zen bezala”.

Alkateak esan du “nik uste egiteke zegoela eraikinetako ateetan izenak jartzea. Seinalitika bat egin du aparte LKSek, eta Goikobalurekin eta Arrasate Musikalekin partekatu da izenak jartzeko erabakia”. Adibidez, “gela bati Albina Madinabeitia izena jarri zaio, eta JAMEk halako izen bereziak izango ditu”.

Aprendicesko obrek zenbait atzerapen izan dituzte, eta Udalak konstruktorari kalte-ordainak eskatu ahal dizkio. Horren inguruan galdetuta, alkateak erantzun du “ez dakidala nola dagoen gai hori”, eta Obretako zinegotziari pasatu dio galdera.

Victoriano Fuentesek argitu du obren zuzendaritzak, hau da, “LKSek txosten bat egin behar duela, eta oraindik ez dugula Udalean txosten hori jaso”.

Iruzkin 1

  1. Nik uste dut baietz, ez dakit????! Hori obretako buru teknikoak jakingo du?

    Halako izen bereziak???

    Alkateak hau esatea lotsagarria da nire ustez

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen