Jam sessiona ospatu du Arrasate Bluesek Aterpen, Ibai-Arteren eskutik

0
2231

Peru Altube bateria-jole arrasatearrak parte hartu du bertan, baita Iruñeko bere zenbait ikaskidek, Ibai Apraiz eta Ibai Gil gazteek, Jac Electric-ek eta Mingo Balaguerrek, besteak beste.

Jam session bat aurretik musikalki prestatu gabeko emanaldi bat bezala definitu daiteke.

Bart gauean halako saio bat izan da Ferixalekuko Aterpe taberna-kafetegian, Arrasate Blues 2025en baitan.

Ibai-Artek antolatuta, musika egitera animatu denetako bat Peru Altube Kazalis izan da, egun Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan diharduena.

Arrasatearrarekin batera Iruñeko zenbait ikaskidek jardun dute. Ekitaldi berean Ibai Apraiz saxofoiak parte hartu du, Mingo Balaguer eta Paul San Martinekin batera, besteak beste.

Beste gazte bat ere jam sessionean parte hartzera animatu da, Ibai Gil, bateriari eragiten, eta Jac Electric-ekin batera.

Tamalez, bluesman honek Irati tabernaren kanpoaldean eman beharreko saio bertan behera geratu da, eguraldi euritsuaren ondorioz.

Antolakuntza ahalegindu da emanaldia Herriko plazara lekualdatzen, baina ekaitzak ez du aukerarik eman. Zorionez, Euskal Herriko bluesman honekin gozatzeko aukera izan da Aterpen bertan.

Ekitaldian ere ez dira dantzak falta izan, eta parte-hartzaile guztiek publikoaren txalo beroak jaso dituzte.

Gaur, larunbata, Arrasate Bluesek aurrera jarraitzen du

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen