‘Jam session’a ospatu da Ezkiña ondoan, AM eta Ibai-Artek antolatuta

0
467

Arrasateko zenbait musikarik parte hartu dute ekitaldi irekian, eta Arrasate Bluesen beste bi ‘jam session’ izango dira, Aterpe tabernan.

‘Jam Session’a definitu daiteke “musika-inprobisazioko topaketa informal bat” bezala, “musikarien gozamenerako topaketa bat, non idatzi eta entseatu gabeko musika jotzen duten”.

Atzo arratsaldekoan 12 musikari inguru parte hartzekoak ziren, Arbolapetan bertan. Ekitaldi hau Ibai-Artek eta Arrasate Musikalek antolatu zuten, Ezkiña tabernak lagunduta.

Zigor Martinezek zuzendu zuen emanaldia, eta adin ezberdinetako musikariak aritu ziren, ikus-entzuleen txaloak lortu zituztelarik.

Arrasate Blues-en ere bi ‘Jam Session’ izango dira, biak ala biak Ferixalekuko Aterpe Tabernan. Antolatzaileek adierazi dute “bertan parte hartu nahi duen edozein musikariri ere zabalik izango” direla. Informazio gehiago arrasateblues.com

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen