Izaskun Murgia Elkarte Lirikoa: “25 urte hauen balorazio oso positiboa egiten dugu”

0
2704

Zarzuela ekimen honek mende laurdena bete du, eta ibilbidearen balorazio “oso positiboa egiten dugu, izan ere, guretzat zarzuela 25 urte jarraian Arrasaten egitea, pandemiako geldialdia tartean, baloratzekoa da”.

Argazkiak: IMEL.

Kontuan hartzekoa da zarzuela Arrasaten “ez dela genero oso popularra, baina egia da ere hasieratik publiko fidela izan dugula. Gainera, zenbaitetan Amaia Antzokia lautan bete egin dugu, aforo osoa bete ahal zenean”.

Ibilbide honetan “gauza pilo bat egin ditugu – gogora ekarri du zuzendari musikalak, Cristina Cubillok – gauza oso politak, emanaldietako bideoetan ikusi den bezala”.

Elkarteak argitu du aurtengoa “berez ez dela agur bat izan, aurten ez dugu printzipioz hurrengo urterako ezer prestatu”, Amaia Udal Antzokia berritzeko obrak egingo direnez “Amaia itxita egongo baita”.

Elkarteak aurreko astean adierazi zuen “ikusi beharko dela Amaia Antzokiarekin zer gertatzen den, eta ikusi beharko da ere taldeak zer erabakitzen duen. Momentuz ez dugu ezer erabaki, jakin badakigu jende bat esaten ari dela aurtengoa azkena izango dela, baina egia da ez dugula erabakirik hartu”.

IMELek aurtengo ekitaldietan 25 urtetan zarzuelak egitea posible egin duten guztiei eskerrak eman dizkie:

“Jende pilo batek parte hartu dugu zarzueletan: Batzuk hasieratik ari gara zarzuelan, beste batzuk lehen aritu ziren eta itzuli dira, eta beste batzuk lehen aritu ziren eta ez dira itzuli. Jende asko mugitu da zarzuelaren bueltan”.

“Ikus-entzuleei noski eskerrak ematen dizkiegu, izan ere, egia da publiko oso fidela izan dugula, eta gu horregatik oso eskertuta gaude”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen