Izan bidea gurekin!! [Testua: Arrasateko Sare]

0
583

Irudia: Sare Arrasate.

Ekimen polita antolatu du Sarek presoen egoera ez dela aldatu eta herri honek aurrera egin nahi badu, arazo honi adarretatik heldu eta konpondu beharra dagoela oroitarazteko.

Beste garai batzuetan mendira Joan/ mendira jo esaerak beste konnotazio batzuk zituen. Oraingoan mendira joango gara presoen aldeko kilometroak egitera. Sarek sortutako aplikazioa eskuko telefonoan instalatu eta Euskal Herriak dituen adina biztanle kilometro egiteko.

Mendira oinez, korrika edo bizikletaz joan gaitezke. Gaur egun konfinamendua “pasatu” ondoren kirola hainbeste jendek egiten duen garaian, zergatik ez gehitu aldarrikapen bat ekintza horri. Zergatik ez zabaldu lau haizetara presoak Euskal Herrian nahi eta behar ditugula. Zergatik ez ozen adierazi ezin dela normaltasunik egon presoak espetxean jarraituz.

Zenbat aldiz entzun izan dugu indarkeriarik gabe dena dela posible. Aspaldi ez dago alde bateko indarkeriarik! Baina indarkeriari eusten diote astero-astero presoen senideei milaka kilometro egitera behartzen dituztenek eta baita hori aldatzeko nahikoa ez dutenek egiten ere.

Biteri plazan elkartuko gara igandean, uztailaren 19an, goizeko 9:00etan eta hortik abiatuko gara. Pentsatzen baduzu presoak Euskal Herrian, Kalean, egon behar direla ez gelditu etxean, IZAN BIDEA! eta etorri gurekin mendira, egin kilometro batzuk presoen alde.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen