Musikari arrasatearrak berak sortutako abesti bat eskaini du Aldain, baita RIP, Des-kontrol eta beste talde batzuen kantuak ere.
Udaleko Kultura Sailak antolatuta, 2021eko Udazabalen lehen ekitaldian Izadik eta Sonakaik kontzertua eskaini dute, Aldai parkean. Covid-aren aurkako neurriak hartuta,
Zer moduz kontzertua?
14 urte ditut eta nire bakarkako lehen kontzertua izan da. Hasieran pixka bat urduri aritu naiz, ez nekielako nola jokatu, baina kontzertua ematen hasi hala lasaitzen joan naiz. Moldatzen joan naiz eta hobeto aritu naiz.
Aurrez beste kontzerturik eman duzu?
Nire gitarra irakasle Asier Salaren taldearen, The Potesen kontzertu batean kantu bat jo izan dut, RIPen kantu bat.
Noiz hasi zinen musika ikasten?
Musika ikasten 2018-2019 inguruan Lazkanon Asier Salarekin hasi nintzen. Gitarra jotzen eta abesten dut, eta nik sortutako lehen abestia eskaini dut gaurko kontzertuan, ‘Noraezean’ izenekoa.
Kantu honek azaltzen du aldatu den pertsona batek ez duela bere lehengo bera aurkitzen. Beste kantu batzuk ere eskaini ditut kontzertuan, talde ezagunen abestiak.
Saiatzen naiz sorkuntza hauek nire eta publikoaren gustukoak izaten, eta jotzen ditudan kantu gehienak euskarazkoak dira, nire ama hizkuntza delako eta defendatu behar delako.
Besteak beste, RIP, Des-Kontrol, Rotten XIII, Unidad Alavesaren,… kantuak dira. Gaztelerazko batzuk ere eskaintzen ditut, baita ingelesezkoak ere, nahiz eta gaurko kontzertuan ingelesezkorik jo ez dudan.
Beste bizpahiru abesti konposatzen nabil, eta horietako bat Feminismoaren ingurukoa izango da. Saiatzen naiz abesti esanguratsuak eta indartsuak jotzen, publikoa kontzientziatzea helburu dutenak. Egungo gizartearen nahiz garai bateko gertatutakoen ingurukoak dira.
Baduzu beste kontzerturen bat agendan?
Momentuz ez didate deitu baina eskatzen badidate gustura onartuko dut.
Zorionak Izadi!
Eskerrik asko!





OSO, OSO ONDO; kontzertuan egon naiz, eta oso gustora egon naiz.
IZADI, SEGI HORRELA DENA DAUKAZU LORTZEKO
Guztiz ados txantxangorrirekin, ni ere kontzertuan egon nintzen eta oso gustora, aukeratutako abestiak oso onak.
Jarraitu eta zorte on, bide onetik zoaz.