Itziar Saenz de Ojer ipuin kontalariak Kulturate bisitatuko du gaur arratsaldean

0
410

Itziar Saenz de Ojer ipuin kontalariak Kulturate bisitatuko du gaur arratsaldean. Arratsaldeko 18:00etan hasiko den ipuin kontaketa 3 eta 4 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Haurrak heldu bakar batekin joan ahal izango dira. Bertaratu nahi dutenek Arrasateko Udalaren webgunean eman beharko dute izena. Itziar Saenz de Ojer Donostian jaio zen 1976an, eta 2003an hasi zen jendaurrean ipuinak kontatzen. Lehenik Egiako haur liburutegian, eta gero Euskal Herriko hainbat liburutegi eta txokotan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen