Itxaso Plaza Espainiako Kopan eta Iñaki Plaza Zarautzen lehiatu dira

0
433

Argazkia: Lokatza Ziklismo Eskola.

Larunbatean Zarautzen izan zuten lehiaketa Bolintxo – Lana taldeko kadeteko mutilek 44 kilometroko ibilbidean. Zarautzetik Zumaiara kostako bidetik joanda, bukaeran, Meaga gaina zuten eguneko puntu bero bezala. Lokatzako kideek, tropeleko lehen postuetan burutzea lortu zuten lasterketa osoa.

Meagako lehen maldetara gerturatzen zeudela, talde osoa elkarrekin lehen postuak defendatzen zihoala, eroriko haundi batek, 6 txirrindularitik 5 harrapatu zituen, garaipena lehiatzeko aukera guztiak galduz. Hala ere, helmugaratzea lortu zuten, urratu eta erredura txikiekin. Zorte txarra izan zuten arren, gazteek lehiaketa grina erakutsi zuten eta taldeka 6. postua lortu zuten erorikoa izan bazuen ere.

Hurrengo egunean, Beasainen, Espainiako Kopa zuten Igamo Packaging taldeko emakumeek, hau da, Estatu osoko talde guztiak bertan izan ziren. Jokatu zen lehen lasterketan, gazte mailakoan, Itxaso Plaza arrasatearrak 11. postua eskuratu zuen ia lasterketa osoa faboritoen taldean egin eta gero.

Edurne Ormaetxea aramaioarrak ere bukatzea lortu zuen 110 txirrindularik hasi zuten lasterketan, 27k bakarrik lortu zuten amaitzea. Lehen urteko jubenila dela kontuan hartuz, emaitza polita hain maila altuko lasterketan.

Ondoren, kadete mailako nesken lasterketan, Itxaso Askasibar elgetarrak 13. postua lortu zuen, Ormaiztegi inguruetan prestatu zuten baserri arteko ibilbide sigisagatsuan. Honek ere, buruko txirrindulariekin batera egin zuen lasterketa.

Datozen hitzorduak Mendaron martxoaren 25ean (kadete mutilak) eta Pontevedran estatu mailako kopako 3. puntuagarria martxoaren 26an (neskak) izango dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen