2.6 C
Bergara
osteguna, 12 azaroa, 2026

txirrindularitza

Dorletako Ama taldeko txirrindulariek Ormaiztegiko ziklo-krosean ekin diote denboraldi berriari

Dorletako Ama txirrindulari taldeko neska-mutikoek denboraldi berriari ekin diote asteburuan, Ormaiztegin jokatutako ziklo-kros hastapen proban. Larunbat arratsaldeko hitzorduak 150 txirrindulari inguru bildu zituen, eta eguraldiak lagunduta, parte-hartzaileek ederki gozatu zuten bizikleta gainean. Denboraldiaren hasieran eta neguko hilabeteetan, ziklo-kroseko eta BTTko...

Dorletako Ama Txirrindulari Taldeak izen-emate kanpaina abiatu du

Irailaren 15era arte eman ahal izango da izena, eta entrenamenduak urriaren 7an hasiko dira. Oporren bueltan, Dorletako Ama Txirrindulari Taldea denboraldi berria prestatzen hasi da, eta izen-emate kanpaina martxan jarri du. Taldearen helburua bailarako neska-mutilek bizikletaz gozatzea eta kirola lagun giroan egitea...

Ainhoa Plaza Espainiako txapeldun irten da Euskal Selekzioarekin taldekako erlojupekoan

Uda hasi dugun asteburu honetan Lokatzako txirrindulariak protagonista bilakatu dira lehiatu diren lasterketa guztietan. Bereziki, Igamo Packaging taldeko neskak izan dira, asteburuan, emaitzarik esanguratsuenak lortu dituztenak. Bi frontetan lehiatu dira Lokatzako neskak. Batetik, Ainhoa Plaza arrasatearrak, bi egunetan, Euskal Selekzioarekin...

110 neska-mutikok hartu zuten parte Dorletako Ama Txirrindulari eskolak antolatutako proban

Giro ezin hobea lagun, Arrasateko, Aramaioko eta Aretxabaletakoez gain, Bergaratik, Azkoititik, Goierritik, Oñatitik eta Elgoibarretik etorritako txirrindulari, familia eta lagun guztiek kirol-ekitaldi apartaz gozatzeko aukera izan zuten Dorletako Ama txirrindulari eskolak antolatutako proban. «Nola ez, kirol-ekitaldi honen atzean, enpresen eta...

Ekaitzen mehatxuek ez zituzten Dorletako Ama taldeko txirrindulariak kikildu Bergarako eskolartekoan

Labegaraietan, ekaitzen mehatxupean burutu zen eskolartekoan, 4, 6 eta 15 kilometroko ibilbideari aurre egin behar izan zioten benjamin, alebin eta infantil mailako neska-mutikoek larunbatean. Bertaratutako txirrindulari guztiek primeran pasa zuten eta besteak beste, Maddi eta Nile Agirretxe ahizpek lehen...

Dorletako Ama taldeko txirrindulariak Gipuzkoako BTT txapelketan lehiatu dira

Dorletako Ama taldeko txirrindulariak Gipuzkoako BTT txapelketan izan dira asteburuan. Proba zapatu arratsaldean jokatu zen, Oarsoaldea Txirrindularitza kirol klubak antolatuta, alebin eta infantil mailatan. Taldearen ordezkari gisa, Aratz Arana eta Maddi eta Nile Agirretxe aritu ziren lehiatzen. Eguraldi txarra izan...

26 neska-mutikok osatuko dute aurtengo Dorletako Ama Txirrindularitza eskola

Argazkiak: Dorletako Ama txirrindulari eskola 2025-2026 denboraldiaren aurkezpena egin zuen Dorletako Ama Txirrindularitza eskolak ostiral iluntzean Aretxabaletako Larriño auzoan. BTT eta ziklo-kross denboraldia amaituta, martxoaren 14an ekingo diote errepideko lasterketen egutegiari, Oñatin. Ostean beste hainbat lasterketa izango dituzte, tartean Irunen,...

Asteburu bizia Dorletako Ama txirrindulari taldearentzat

Dorletako Ama txirrindulari taldeko kideek asteburu bizia izan dute, bi hitzordu garrantzitsurekin. Larunbatean Irungo BTT lasterketan hartu zuten parte, eta igandean, berriz, Donostiako belodromoan egin zen Gipuzkoako txirrindulari taldeen aurkezpenean izan ziren. Irungo BTT proban, taldeko hainbat neska-mutil eguraldi gogorrari...

Dorletako Ama eskolakoak Ormaiztegiko ziklo-kros proban aritu dira

Ormaiztegiko ziklo-kros hastapen proban aritu dira asteburuan Dorletako Ama txirrindulari eskolakoak. Ziklo-kros proba larunbatean burutu zen eta bertatik esperientzia ezin hobearekin etorri ziren bueltan. Gozatu ederra hartu zuten neska-mutikoek lokatz artean. Hurrengo zita Legorretan dute bi aste barru.

Bariantea itxiko dute bihar goizean Leintz bailararen itzulian

Bihar goizean, abuztuak 16, LXXXVI. Leintz bailararen itzulia ospatuko dute Artetxabaletan, tradizioa jarraituz. Lasterketa hau, afizionatu mailako lehendakari txapelketarako puntuagarria da. 115km-ko ibilbidean, Leintz bailarari bi itzuli eman beharko diote eta tartean, Gatzagako mendatea ere birritan igo beharko dute...
- Advertisement -spot_img

Latest News

Lehenbiziko Drone Soccer Euskadi Txapelketa abiatu da PTGaraian

Argazkia: Garaia Parke Teknologikoa. Drone Soccer Euskadi Txapelketa txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu zen asteartean, Donostiako The English School ikastetxeko 31...
- Advertisement -spot_img