Testua eta argazkiak: Lokatza Ziklismo Eskola.
Asteburuan Laudion eta Legution, emakumeen Arabako itzulia lehiatu da eta bertan izan dira, Igamo Packaging taldeko neskak ere. Jubenil mailan Itxaso Plazak sailkapen nagusia irabazi du. Horrela, arrasatearrak, Markiñan lortutako garaipenari jarraipena eman dio.
Larunbateko lehen etapa, Laudion lehiatu zer, 2.3Km ko kronoigoera baten, bertan Igamokoak denborarik onena markatu zuen. Lehen etapako garaipena eta lidertza lortuz. Bigarren etapa, Legution jokatu da, etapa onenen arteko sprintean bukatu da, sprintean 3. sailkatuta eta bezperako tarteak baliatuta, Arabako itzulia poltsikoratu du arrasatearrak. Bigarren etapan ere, momentu gogorrenetan, indartsuena izan dela ondo erakutsi du.
Kadete mailan ere izan du ordezkaritza Igamo Packaging taldeak eta aipatzekoak izan dira Itxaso Askasibar eta Izar Ezkibelen emaitzak. Lehenengoak top 10erra gertu izan du eta bigarrenak, lehen urteko kadetea izanik, lehen 20ean amaitzea lortu du.
Hurrengo lasterketa Larrinben izango dute Euskadiko Txapelketa.









