Itxaso Plaza Euskal selekzioarekin arituko da Espainiako txapelketan

0
854

Testua eta argazkiak: Lokatza Ziklismo Eskola.

Aste honetan jokatzen ari junior mailako Espainiako txapelketetan, Igamo Packaging taldeko Itxaso Plaza arrasatearra Euskal selekzioarekin arituko da. Txapelketok, Cartagenan ospatzen ari dira eta igandean, emakumezkoen iraupen proba lehiatuko da. Bertan izango da Igamoko ordezkaria, Euskal selekzioko mailotarekin. Ibilbideari dagokionez, 82 km egin beharko dituzte eta bi mendate puntuagarri ere izango dituzte Murtziara joan diren txirrindulariek. 

Aurten, Plazak, Markiñan eta Arabako itzulia irabazita dago eta txapelketa hauetara, gogotsu eta iluzioz doa, izan ere, Euskal selekzioa, guztietan indartsuena dela esan daiteke. Lokatza Ziklismo Eskolatik, esperientziaz eta lasterketaz gozatzeko animoak bidaltzen dizkiogu!

Aupa Itxaso!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen