DJ Erikek jaiak girotu zituen Youtube plataformaren bidez eskainitako saioarekin.
Itxaropena kaleko bizilagunek ez dute Musakolako jaietan parte hartzeko aukera galdu nahi izan, eta larunbat honetan ospatu dituzte. DJ Erik arduratu zen Youtube plataformaren bidez eskainitako saiarekin San Isidroko jaiak girotzeaz.
Datorren asteburuan Itxaropena, Erguin eta Udalpe kaleetako bizilagunek konfinamenduaren azken jaia ospatuko dute. Horretarako, balkoiak eta leihoak puxikekin apainduko dituzte, atari bakoitzean kolore batekoak.