Iturbide Egoitzari, bihotzez [Testua: Mari Ayestaren familixia]

0
3269

Artxiboko argazkia: Udala.

101 urtekin fan jaku amama Mari. Maritxu, txokolatea loditxu!. Bizitza luzia, benetan be, bizipen eder zein latzez eta maittasunez betia. Maittasuna emun euskun txikitatik hazi ginttuenoi eta maittasuna jaso dau bere zahartzaruen be, bai etxekuon partetik baina baitta bere azken 6 urtietan familia, bizikide eta zaintzaile fin izen dittuen Iturbide Egoitzako pertsona zoragarri guztixen aldetik be. Une oro bere albuen egon zarien danoi, solairuko auxiliarrei, harrerako guztixei, jangelako langile, garbitzaile, erizain, mediku eta zuzendaritzako kide guztixei, bereziki gure amamai gau eta egun, egunero-egunero, hitz goxo eta maittasun keinu ederrez xamurtasuna eta duintasuna helarazi dotsazuen emakume langilioi, Loreari eta egoiliar zein kanpo laguntzailioi, eskerrik asko bihotzez.

Zuen lanai esker da duinaua gizartia, baina, tamalez, gehixegitan ez jatsue merezi dozuen lan-baldintza duinik aitortzen; hala ta be, hortxe zauzie, borrokan eta zaintzan, zuen onena emuten. Bejondeizuela! Agur eta ohore amama Mariri, eta gure aitormenik sentikorrena egoitzetako langilien duintasunan aldeko borroka guztixei. Eutsi goiari!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen