Ithaka taldea izango da bihar Kooltur Ostegunetan

0
241

Beheko testua: Kooltur Ekintza. Bideoa: Ithaka.

Ostegun honetan, urtarrilak 4, Ithaka taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Ithaka Orio eta Zarautz herrietako lau kidek 2021ean sortutako talde gaztea da, baina denbora gutxian ibilbide emankorra egiten dabilena: 2022an Gaztea Maketa Lehiaketako entzuleen saria irabazi zuten; eta 2023. urtean Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitoan hautatuak izateaz gain, Villasound Tourreko irabazleak ere izan dira.

Aurkeztera datozen ‘Biluzten’ diskoan post-rocka, post-punka eta bestelako soinuak aurkituko ditugu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen