Ithaka, Irantzu Varela, Ezpalak eta Harat Kooltur Ostegunetan ariko dira

0
473

Kartela: Kooltur Ekintza

Ostegun honetan, urtarrilak 4, Orio-Zarauzko (Gipuzkoa) Ithaka taldea oholtzara igoko da, gehienbat pop-rocka eskainiz, ‘Biluzten’ diskoa oinarri.

Urtarrilaren 11n Irantzu Varela Urrestizalaren txanda izango da, eta Portugaleteko (Bizkaia) lagunak ‘Señoricidio’ izeneko bakarrizketa eskainiko du.

Urtarrilaren 18an Ezpalak taldeak kontzertua joko du, Zestoan (Gipuzkoa) sortutako proposamena. Laukoteak rock alternatiboa lantzen dihardu.

Eta urtarrilaren 25ean Harat taldeak zuzenekoa emango du, Berako (Nafarroa) hirukoteak rocka jorratzen duelarik, ‘Harat’ maketa oinarri.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen