Argazkiak: Itaia.
Emakumeon Antolakunde Sozialistaren zenbait kidek hormirudia osotu zuten atzo eguerdi aldean Biteri plazan, Indarkeria Matxisten Aurkako Egunera begira.

Izan ere, Arrasaten eta Ermuan sormen tailerrak egin dituzte asteburuan, “matxismoa ukatzen duten ideia faxisten eta erasotzaileen inpunitatearen aurka!”.

Antolakunde sozialistak baieztatu du “indarkeria matxistaren aurka lanean jarraitzen dugula. A25 kaleak har ditzagun!”.





