Kartela: Arrasateko Mugimendu Feminista.
Indarkeria matxistak beste emakume bat erail du eta bigarren erailketa da 2025 honetan.
Kontuan hartzekoa da biolentzia honek 127 emakume erail dituela 2003. urtetik Euskal Herrian.
Hori guztia salatzeko, eta “aski da!” adierazteko, Arrasateko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du.
Arrasateko Bilgune Feministak, Arrasateko Neska Gaztiak eta Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa egin dute deialdia.
Ekitaldi irekia bihar, otsailaren 10ean izango da Herriko plazan arratsaldeko 19:00etan.





