Iruñeko hilketa matxista salatzeko bilkura egingo da bihar (astelehena)

0
416

Argazkia: MB artxiboa. Kartela: Arrasate Mugimendu Feminista.

Arrasateko Mugimendu Feministak dei egiten du, bihar, astelehena, Herriko plazan arratsaldeko 18:00etan bilkura egitera, Iruñean atzo izandako azkenengo erailketa matxista salatzeko. Indarkeria matxistaren Euskal Herrian aurtengo laugarren hilketa izan da.

Biharko elkarretaratzera ondoko erakundeek dei egiten dute: Arrasateko Bilgune Feministak, Arrasateko Neska Gaztiak eta Munduko Martxaren Euskal Herriko Emakumeok. “Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista!”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen