Irune Mateok lehen nobela idatzi du: ‘Diez días para la libertad’

1
1554

Idazle arrasatearraren eleberriaren sinopsia honela hasten da: “Zer egingo zenuke bihar hilko zarela pentsatuko bazenu? Aurora emakume erakargarri eta independente bat da, ehunka mila jarraitzaile dituen influencer bat. Sare sozialen mundu azalekoaz nekatuta eta gogaituta, irla liluragarri batera bidaiatzea erabakitzen du”.

Argazkia eta portada: IMB eta Editorial Traveler.

Irune Mateo Berrizbeitia Gizarte eta Komunikazio Zientzietan lizentziatua da UPVen, Publizitatea eta Harreman Publikoetan espezializatuta.

“20 urte baino gehiago daramatza Komunikazioaren munduan, eta publizitate-agentziako bere egunerokotasuneko lanaz gain, beste pasio bat jorratzen du: idazketa”.

Horren harira, arrasatearrak bere lehen eleberria idatzi du, eta ekainean argitara eman zuen Editorial Traveler-en eskutik. Hona hemen obraren sinopsia:

“Zer egingo zenuke bihar hilko zarela pentsatuko bazenu?

Aurora emakume erakargarri eta independente bat da, ehunka mila jarraitzaile dituen influencer bat. Sare sozialen mundu azalekoaz nekatuta eta gogaituta, irla liluragarri batera bidaiatzea erabakitzen du, eta horrek berarentzat erronka pertsonal bat suposatzeaz gain, bere beldurrekin aurrez aurre jarriko duen desafio bat suposatzen du. Berehala ohartuko da bidaia ez dela berak espero zuena – edo agian bai -. Gertaera misteriotsuek errealitatearen bere pertzepzioa onetik aterako dute, eta dinamika baten barneratuko dute, barne-bilaketa sakon batera bultzatuko duena. Tramako ezusteko birekin eta amaiera zirraragarri batekin, egileak barneratzen gaitu sare sozialen mundu hutsalean, eta pertsonengan izan ditzakeen ondorioetan. Familiako harreman toxikoak, amodioa, indarkeria, norberaren ezagutza edota norberaren mugen gainditzea bezalako gai funtsezkoak elkar gurutzatzen dira trebetasunez obra liluragarri honetan”.

Lan honek 162 orrialde ditu, gazteleraz idatzita dago, honezkero eskuragai dago, eta opor garairako ere aproposa dugu, zorionak Irune!

Iruzkin 1

  1. Elkarren ikusi nuen eta jakin-mina piztu zidan. Asko gustatu zait, opor egunetarako oso irakurketa atsegina.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen