Ibai-Artek, herriko kultur taldeak, Santamas Komisiñuak eta Udalak antolatutako egitarauaren barruan Irrien Lagunak izan ziren atzo Biteriko karpan. Haurrek eta gurasoek primeran pasatu zuten abesten eta dantza egiten. Aurten 10 urte betetzen dituzte eta alaitasunez beteriko ikuskizuna prestatu dute. Ekitaldi honek amaiera jarri zion aurtengo Txikilandiari.