Ireki da EKKO proiekturako hezitzaileak prestatzeko dirulaguntza epea

0
305

Irudia: EKKO / Beheko testua: Udala.

Arrasateko Udalak 2023ko otsailean EKKO (Eskola Kirola Komunitatea Osasuna) egitasmoa martxan jarri zuen, Arrasate Herri Eskola, Arizmendi Ikastola, Txatxilipurdi Elkartea, Leintz Eskola Kirola eta San Juan de Dios ospitalearekin lankidetzan.

Proiektu honen helburua da gizarte trebetasunak sustatzea Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleen artean. Trebetasun horiek lantzeko hainbat saiotan parte hartzen ari dira ikasleak. Hezitzaile talde batek dinamizatzen ditu saio horiek, formazio espezifiko honetan
trebatu dena: Haurren trebetasun sozialak lantzeko dinamizazio-estrategietan espezializazio ikastaroa.

Formazio hori jasotzeko dirulaguntza deialdia egin du Arrasateko Udalak, hurrengo ikasturterako EKKO egitasmorako hezitzaile gehiago prestatzeko.

Laguntzak zuzenduta daude, Arrasateko udalerrian aisialdi, kirol, hezkuntza eta kultura esparruan haur eta nerabeekin lanean aritutako pertsonei. Deialdi honetan baloratuko dira hautagaien esperientzia arlo horietan eta dituzten ikasketak.

Eskaerak aurkeztu ahal dira modu telematikoan www.arrasate.eus-en edo aurrez aurre Biztanleen Arreta Zerbitzuan, BAZ (Arano eta Garcia maisu-maistrak kalea, 8). Eskabideak aurkezteko azken eguna martxoaren 13an izango da.

Informazio gehiagorako edo zalantzaren bat izanez gero, jarri zaitezte harremanetan:
Blanka Jauregi: bjauregi@arrasate.eus 943252088
Maite Aizpiri: maizpiri@arrasate.eus 943252007

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen