‘Iraultzaren Bidean’ ekimena Arrasatera ostiralean iritsiko da

0
998

Debagoieneko Ikasle Abertzaleek eta GKSek antolatuta, zenbait ekitaldi egingo dira bertan, tartean mahai-ingurua, bazkaria eta kontzertuak.

Kartela eta argazkia: Debagoieneko GKS eta IA.

‘Iraultzaren Bidean’ ekimena gure eskualdean izango da uztailaren 10etik 12ra bitarte.

Bergaran eta Oñatin jardun ostean, Arrasatera datorren ostiralean iritsiko da. Egun horretako ekitaldiak ondorengoak izango dira:

9:00etan gosaria, 10:00etan ibilaldia Arrasatera eta 14:30ean bazkaria Arrasateko Gaztetxean.

Arratsaldeko 17:00etan mahai-ingurua egingo da bertan: ‘Musika Euskal Herrian, politika eta industria kulturala’.

19:30ean poteo girotuari hasiera emango zaio, eta 22:00etatik aurrera kontzertuak izango dira Gaztetxean: Babesgabe, Iltze, Dj makila eta txartel gorri.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen