Ikasle Abertzaleek eta GKSek antolatuta, ekitaldietako bat Gaztetxeko mahai-ingurua izan da, eta bertan ‘Mutiko’ abeslaria bere ezagutzak partekatzen aritu da. Arratsalde eta gauean ekitaldi gehiago izango dira.
Bergaran eta Oñatin jardun ostean, Iraultzaren Bidean ekimena gaur Arrasatera iritsi da.
Deba Bailarako Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleek antolatu dute ekimen ibiltaria, hiru helbururekin:
Aisirako beste aukera bat eskaintzea, militantzia politikorako eta formakuntzarako elkargunea sortzea, eta GKS eta IAko kideen arteko harremana sendotzea.
Gaur arratsaldean adibidez mahai-ingurua egin dute Gaztetxean, ‘Musika Euskal Herrian: politika ala industria kulturala’ goiburuarekin.
Bertan musika urbanoko Jon Izaga ‘Mutiko’ abeslari ezagunak bere esperientziak entzuleei azaldu dizkie.
Egitarauarekin jarraituz, arratsaldeko 19:30ean poteo girotua ospatuko da, eta 22:00etan jaialdia izango da Gaztetxean: Babesgabe, Iltze eta Dj Makila eta txartel gorri.




