Iratzar taldearen erromeriak borobildu du Trikitixa Eguna

0
1509

Egun handia izan da trikitilari eta panderojoleentzat Arrasaten. Gaur Debagoienako Trikitixa Eguna ospatu da eta ekitaldi eta emanaldiz beteta egon da eguna. Goizean zehar Arrasateko kaleetan kalejiraran ibili dira, ondoren trikitilari eta panderojole guztiak Herriko plazan elkartu dira, erraldoiekin batera Testigu aldaketa egiteko. Hemen albistea.

Denak batera Uarkape frontoian bazkaldu dute eta arratsaldean kalejirarekin jarraitu dute Arrasateko kaleak girotzen. Azkenik, eguna borobiltzeko Iratzar taldeak erromeria egin du Herriko plazan. Boskoteak plazan erromeri giro bikaina sortu dute, euskal kantu ugariko errepertorio bizia abestu dute, jendea animatuz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen