Irantzu Varelak ‘Villana’ bakarrizketa eskainiko du Kooltur Ostegunean

0
464

Testua: Kooltur Ostegunak. Argazkia: EITB.

Ostegun honetan, martxoak 17, Irantzu Varela izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.
Irantzu Varela bizkaitarra ezaguna da kazetaritzan eta feminismoan buru-belarri aritzen delako. Baina, horrez gain, hezitzailea da, idazten du, bideoak egiten ditu…

Eta, baita ere, monologoak: 2018an ‘Feminazi se nace’ estreinatu zuen; 2019an ‘Tres cosas que soy y no parezco’ eta ‘Intifada bollera’; eta iaz ‘Villana’ eraman zuen agertokietara. ‘Villana’ bakarrizketa baino gehiago publikoarekin duen elkarrizketa da; eta bere hitzetan ‘barrea da deliturik ez egiteko pretestua. Minik emango ez zigutela zioten zauriei pusa ateratzeko arma”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen