Irantzu Varelak ‘Señoricidio’ bakarrizketa egingo du Kooltur Ostegunean

0
430

Framea: Irantzu Varela / Beheko testua: Kooltur Ekintza.

Ostegun honetan, urtarrilak 11, Irantzu Varela izango da ‘Señoricidio’ bakarrizketarekin Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Irantzu Varela, kazetaria, idazlea, sortzailea, komunikatzailea eta feminista da, besteak beste. Barrea eragingo dizun bakarrizketa eskeiniko digu: ‘Señoricidio’. Gaizki iruditzen zaizkizun gauzez barre egingo duzu. Eta ondo irudituko zaizkizu batere graziarik ez duten gauzak.

“Barre egingo duzu, haserre gaudelako eta barre egitea bururatzen zaigun gauzarik leunena delako, oraingoz”. “Gaizki iruditzen zaizkigun gauzez barre egingo duzu. Eta ondo irudituko zaizkizu batere graziarik ez duten gauzak”. “Emakumeok benetan egin nahi duguna egingo bagenu señoricidio asko egongo litzateke.” Guzti horretaz, ari da Irantzu Varela umorez ‘Señoricidio’ bakarrizketan.

https://www.pikaramagazine.com/author/irantzu-varela/

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen